Vistas de página la semana pasada

2013/05/27

Kristauen etxean

IPUINA

Garazik bere herriko elizaren koruan kantatzen du. Astean birritan, kanten saioan egiten koruko kideekin, eta igandeetako mezan kantatzen dituzte.
Asteburuetan, hirian bizi diren familia batzuk Garaziren herrira joaten dira. Familia horietariko bat bere lehengusu Enekorena da.
Egun batean, Garazik gitarra jotzen aurkitu zuen Eneko, eta harriturik gelditu zen, hain ondo jotzen zuela ikusirik.
- Zein ederto jotzen duzun, eneko! nola ikasi duzu?
Enekok azaldu egin zion:
- Egunero jotzen dut, aspaldi-aspalditik.
- Eta zergatik ez zatoz nire koruaren saioak egitera, gitarrarekin laguntzeko?- proposatu zion Garazik.
Enekok onartu egin zuen proposamena, eta hurrengo saiora joan zen. Amaitzean, enekok hauxe esan zion Garaziri:
- Eskerrik asko, zuekin saioak egiteko gonbita egiteagatik. oso ondo pasatu dut. Talde oso alaia osatzen duzue. Aspalditik ez naiz eliza batean sartu, eta ez nekien zer egin behar zen.
- Lasai, Eneko. Jainko gure Aitak atsegin duen moduan portatu zara. Zure musikak alaitu egin digu bihotza; batez ere, Jesusen eta Ama Birjinaren bihotzak alaitu dituzu.
Hurrengo igandeko mezan, koruak ederto kantatu zuen, eta Enekok inoiz baino pozago jo zuen gitarra.


Ipuina irakurri eta gero erantzun galdera hauek.

1.- Gustatzen zaizue ipuina?
2.- Zer gertatzen da ?
3.- Nola dago Garaiz? eta Eneko?
4.- Garrantzitsua da musika? Zergatik?
5.- Egin marrazki bat edo komiki bat ipuin hori buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen: